NOR GARA?
Inkomunikazioarekin
amaitzeko, hona hemen
IN-komunikazioa
2019an Agurne Anasagasti bermeotarrak eta Xabier Fernandez bilbotarrak sortutako agentzia da IN-komunikazioa.
Ibilbide profesional desberdinak izan arren, inoiz bidean bat egin dute. Egunerokotasuna ia-ia bere osotasunean komunikazioa denez, alor guztietan aritzeko prest dagoen agentzia gara.
Agurne Anasagasti
Agurnek komunikazioaren unibertsoan hasi zuen bere jarduera. Euskal Filologian lizentziatua, hamabi urtez aritu izan da telebista saio desberdinetan: EITB-n, Cuatron, T5-ean eta TVE-n, beti ere telebistako lana, irakaskuntzarekin uztartuz. Azken urteotan enpresa-ekitaldiak antolatzen eta zuzentzen pilatu ditu indarrak eta ezagutzak.
“Egizu lan isiltasunean, gero arrakasta
arduratuko da eta zarata egiteaz.”
Xabier Fernandez
Xabier prentsa-idatzitik dator. Etapa eta lankidetza ezberdinak izan ditu irratietan, telebistan, astekarietan zein egunkarietan (Hemen, Egunkaria, Egin, Gara) baina beste aldea ezagutzeko parada ere izan zuen, ia bi hamarkada luzetan (2001-2019) Athletic Clubek bere prentsa burua izateko aukera eskaini zionean. Informazio Zientzietan doktorea (Frantziako Tourra frantziar, espainiar eta euskal prentsan: 1903-2013), hainbat liburu idatzi ditu (Julen Guerrero, alma de ganador -1996-; Euskal Futbolaren Enziklopedia -2001-; Lezama, Athleticen bihotza -2011- eta Iker Muniain, un balón, un escudo, una vida -2021-).
“Komunikazioan ere, bidea da zoriontasuna.”